“Igorren euskaraz bizi gura dogu”. Ekintza ugari Euskararen Egunean

20161203-euskararen-eguna-igorren

Eguenean hasi zan Igorre eta Arantzazuko Udalek alkarregaz osatutako egitaraua, “Euskeraz bizi gura dot” lemapean. Egun horretan, “Euskaraz bizi nahi dut” film laburren bildumaren emanaldia egon zan egun horretan Lasarte Aretoan.

Atzo, eskaintza bikotxa. “Katillukada” antzerkia Arantzazun eta “Bi Arreba” ikuskizuna Igorren. Azken honetan, Chopinen konposizioak eta Xenpelarren bertsoak (eta beste batzuk) eskaini euskuezan Xabier Lizasoren pianoak eta Andoni Egañaren ahotsak.

Gaur da abenduaren 3a, Euskararen eguna. 11:00etan hasiko da kalejira Eingo taldeagaz. 11:30etik aurrera umeen jolasak egongo dira Kultur Etxean. 12:30ean, Berbalagunei omenaldia. 13:00etan kopatuxua eta 18:00etatik aurrera, Dimara joateko deialdia, Eudime ekitaldira.

20161203-eudime

Abenduaren 14an Arnasguneen tailerra egingo da Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera.

Ekintza honeitaz aparte, Igorreko Udalak Euskararen eguneko adierazpen instituzionala irakurri eban, azkenengo plenoan, azaroaren 28an.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s