38 hautagai, Sorturen Kontseilu Nazionalerako #ZurekinBirsortu

Sorturen webgunean irakurri dogu albistea:

38 lagun dira Kontseilu Nazionalerako hautagaiak

Azaroaren 27tik abenduaren 10era bitartean Kontseilu Nazionalerako izenak proposatu ahal izan zituen Sorturen birfundazio prozesuan akreditatuta zegoen edonork.

Guztira 373 kide izan ziren proposatuak. Horietatik %59 ziren gizonezkoak eta %41 emakumeak. Guztiekin banan banan hitz egin ondoren, 38 izan dira Kontseilu Nazionalerako hautagai izateko proposamena onartu dutenak. Horietatik %21 dira emakumeak eta %79 gizonezkoak.

Araudian zehazten den gisan, hautatzen diren pertsonen artean %60 izan daitezke gehienez gizonezkoak.

Bestetik, hautagaien %62ak 45 urte baino gutxiago ditu.

Gaztetasun horrek aitzitik ez du esan nahi esperientzia eta eskarmentua falta duen jendea denik. Militantzia ibilbide oparoko jendea da. Gazteenetatik hasita, ibilbide oparokoak dira gazte zein ikasle mugimenduetan. Herrigintzan esperientzia aberatsa duen jendea da orokorrean; hasi udalgintzan, juntetan zein parlamentu ezberdinetan eta baita herri mugimenduetan ere.

Aipatzekoa da baita ere eremu profesional ezberdinetan hautagaiek duten jakintza; hezkuntza eremuan, mundu akademikoan, garapen agentzietan, kooperatibagintzan, zientzietan, makina-erremintan, kazetaritzan, arkitekturan zein ikerketa esparru ezberdinetan.

Prozesu guztiz demokratikoa

Kongresu ereduak han eta hemen eztabaidagai diren honetan, balioan jarri nahi du Sortuk Birfundazio Prozesuan garatu duen Kongresu eredua eta metodologia. Urtarrilaren 9tik 20ra zuzendaritzaren erdia baino gehiago hautatuko da Zerrenda Irekien bidez. Beste ezein alderdik ez du erabili halako metodologia ireki eta demokratikorik euren zuzendaritzen hautaketan.

Gogoan izan behar da edonork izan duela edonor proposatzeko aukera eta guztira 373 izen izan zirela proposatuak. Horrek agerian uzten du Sorturen ustez mugimendu bizia eta anitza dela, jende prestatuz eta prestuz osatua.

  • Agus Figal 1972, Santurtzi (Bizkaia)
  • Anita Lopepe 1975, Ainhize-Monjolose (Behe Nafarroa)
  • David Cobos 1976, Atxondo (Bizkaia)
  • Domeka Lasarte 1958, Mutriku (Gipuzkoa)
  • Elena Beloki 1961, Hernani (Gipuzkoa)
  • Endika Perez 1988, Mungia (Bizkaia)
  • Eneko Barberena 1983, Arrasate (Gipuzkoa)
  • Eneko Compains 1981, Iturrama-Iruñea (Nafarroa)
  • Floren Aoiz 1966, Tafalla (Nafarroa)
  • Galder Gonzalez 1982 , Zarautz (Gipuzkoa)
  • Gorka Etxeberria 1985, Egia-Donostia (Gipuzkoa)
  • Gorka Ortiz de Guinea 1974, Zalduondo (Araba)
  • Gorka Zozaia 1982, Erribera-Bilbo (Bizkaia)
  • Ibon Meñika 1977, Gernika-Lumo (Bizkaia)
  • Igor Ortega 1975, Arrasate (Gipuzkoa)
  • Iñaki Olalde Agurain 1957, Agurain (Araba)
  • Iñaki Zugadi 1962, Gernika-Lumo (Bizkaia)
  • Iñigo Erkiaga 1989, Zumaia (Gipuzkoa)
  • Jean François Lefort “Lof” 1970, Lekuine (Lapurdi)
  • Jon Ander Resa 1989, Txagorritxu-Gasteiz (Araba)
  • Joseba Garmendia 1968, Altsasu (Nafarroa)
  • Julen Larrinaga 1967, Bilbo (Bizkaia)
  • Karlos Renedo 1983, Otxarkoaga-Bilbo (Bizkaia)
  • Karmelo Landa 1952, Ea (Bizkaia)
  • Lur Albizu 1993, Artazu (Nafarroa)
  • Maite Sabalza 1978, Iruñea (Nafarroa)
  • Marian Beitialarrangoitia 1968, Hernani (Gipuzkoa)
  • Mikel Egibar 1963, Zizurkil (Gipuzkoa)
  • Mikel Luloaga 1980, Zaldibia (Gipuzkoa)
  • Nekane Zinkunegi 1990, Errezil (Gipuzkoa)
  • Nerea Guijarrubia 1987, Algorta-Getxo (Bizkaia)
  • Oier Azkarraga 1990, Zuia (Araba)
  • Rufi Etxeberria 1959, Oiartzun (Gipuzkoa)
  • Saul Curto 1980, Zorrotza-Bilbo (Bizkaia)
  • Unai Urruzuno 1972, Ondarroa (Bizkaia)
  • Xabi Larralde 1970, Izura-Azme (Behe Nafarroa)
  • Xabier Alegria 1958, Lezo (Gipuzkoa)
  • Zaloa Basabe 1978, Iruñea (Nafarroa)
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s