EH Bilduk idatzia sareratu dau, “Kiñu gaztetxea, bakoitzak berea” #igorre

Igorreko EH Bilduren blogean ikusi dogu idatzia:

Kiñu Gaztetxea, bakoitzak berea

#quehablenclaro

kinu-kontzertua

Hiru urte pasatu dira Igorreko hainbat gazte Kiñu gaztetxea kudeatzen hasi zirenetik. Egoitza txukundu eben lehenengo, eta kultura banatzen hasi ziren, ondoren. Kontzertu ugari, Talo janak, Rokupa Fest, serigrafia ikastaroak, zunba ikastaroak, urtebetetzetako txokolatadak… eta lan egunak eta lan egunak eta lan egunak. Hori da Igorreko hainbat gazte Gaztetxean egiten dabilena, lan egin. Argi dago, kolektibo anitz hori, behar handia egiten dabilela Kiñu bezalako proiektua aurrera eroateko. Behar handia. Laguntza eta errespetua da gazte horiek merezidu dabena.

Egun  batzuk joan dira Gaztetxeko gazte horiek Igorreko EAJ-PNVri zuzendutako agiria atera ebela haien jarrera salatzeko. Gazteen arabera aurpegi ona ipinten ei deutsie Igorreko EAJ-PNVko agintariek Udaletxean euren kontrako etengabeko presinoa egin daben bitartean. Gazteek Kiñu alderdikerietatik kanpo uzteko eskatzen dabe. Antza, Igorreko agintari jeltzale batek ez eban inongo erreparorik izan azkenengo udal hauteskundeetan Kiñun boto eske sartzeko. Aldi berean gogorazten deutsie badala zinegotzi jeltzaleren bat edo beste sarritan egon dana Gaztetxean bere seme-alabakaz. Arduragabe itzela litzateke bere seme-alabak leku arriskutsu baten sartuko balu…

EHBilduren aldetik baieztatu gura dogu gazteek aipaturiko presino hori; azkena Txuma Murugarreren kontzertuaren harira. Etengabea da gazteek esaten daben moduan. Egia da, baita be, aurrekontu parte-hartzaileen batzar bi Gaztetxean burutu zirela, Garbekoa eta Gaztetxekoa, eta EAJ-PNVko zinegotziek ez ebela horietan parte hartu bertan egin zirelako. Etengabeko beharra Udalak Gaztetxearen kontrako neurriak hartzea helburu.

Igorreko EHBilduk ez dau egundo be ezer egingo Kiñu Gaztetxea kaltetzeko, eta gure eskuetan dagoen dana egingo dogu proiektu autogestionatu horreri laguntza emoteko. Jakin badakigu hobekuntza handiak egin behar direla lokala bere onenean egoteko, baina kontuan hartu behar da be, Udalarena ez dala. Gaztetxeko gazteek badaukie horren barri, eta,  segurtasuna bermatzeko gutxienenekoak zeintzuk direzan be badakie.

Gure jarrerraren erantzukizun posibleak onartzeko prest gagoz. Igorreko EAJ-PNVko agintariek Gaztetxearen kontrako neurriak hartu behar direla pentsetan badabe, egin deiezala eta asumitu deiezala horren erantzukizunak, gu gureak onartzeko prest gauzen moduan. Bakoitzak berea. Igorreko Alkateak eta gainontzeko EHBilduko zinegotziek EHBildu osatzen dogunon babesa daukie gai horretan…

EAJ-PNVkoek ostera? EAJ-PNVko zinegotziek ez dabe inolako erantzunkizunik hartu nahi honetan.

Erantzukizunik ez izateko modu bakarra gaztetxeak espektakuluak hartzeko edozein lokalek bete beharreko baldintzak bete beharko leukez (irisgarritasuna, suteen kontrako neurriak,  insonorizazioa, instalazioen egokitasuna… danak. Ez da nahiko Gaztetxekoak betetzeko ahaleginetan ari diren suteen kontrako neurriekin). Gaztetxekoek argi esan deuskue talde bioi, segurtasuna hobetzeko neurriak jartzen jarraituko dabela baina legea osotasunean betetzea ametsetako gauza dala.

Beraz pnv koek erabaki bat hartu behar dabe. Legea betearazi eta Gaztetxea itxiarazo edo arduraz busti eta aurrera pausuak ematen lagundu errespontsabilitatea asumituta.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s