“Eredu berriak, etorkizuneko politika publikoa eta jendartea ahalduntzea”, III. Basogintza Jardunaldietan #igorre

MARTXOAK 4 eta 5

Mendi baso eta paisaien kudeaketak merezi du hausnarketa, natura eta gure arteko harremanak behar du eztabaida. Aurten hirugarren jardunaldiak antolatzen ditugu, “basogintza eredu berriak, etorkizuneko politika publikoak eta jendartea ahalduntzea” izenburupean.

Martxoaren 4an, Igorreko kultur-etxean, goizean zehar gai desberdinen inguruan zenbait adituren aurkezpen laburrak entzun ahal izango ditugu,paisaiaren antolakuntza eta babesa, ibai-arroen kudeaketa eta baso publikoen kudeaketaz Dima eta Atxondoko kasuen ezagutza, ondoren, talde txikietan etorkizuneko basogintzaz eztabaidatzeko aukera izango dugu parte hartzaileok.

Arratsaldean Gutik Zura dokumentalaz gozatzeko aukera izango dugu,Mari Jose Barriola proiektuaren zuzendariaren aurkezpenarekin.

Martxoaren 5ean, Muruara (Araba) ibilaldia antolatu dugu, herri-basoak ezagutu eta beste zenbait adituren eskutik baso lepatuen kultura, zuhaitz zaharren babesa eta berreskurapena eta gaztainondoen hazkuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango dugu.

Jardunaldi hauek denetariko jendarteari daude zuzenduta, baso-jabe txiki eta herritar interesatuari, zinegotzi eta teknikariei, eta orohar paisaiaren kudeaketan eta basoen kulturan zaleak direnei.

Informazio gehiago izateko sartu jardunaldien webgunean.

Zapatu eguerdian mokadutxoa hartzeko (10€) aurretiaz izen ematea beharrezkoa da, honako helbidean basogintzajardunaldiakigorre@gmail.com eta whatsapp zenbakian 695788740.

Muruarako ibilaldirako aurretiaz izen ematea gomendatzen da hurrengo whatsapp zenbakian 695788740. 

  • Posta elektronikoz jaso dogu deialdi hau. Eskerrik asko bidaltzaileari! Gure posta elektronikoa igorresarean[@]gmail.com da.
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s