Iñaki Bilbao preso lemoaztarra askatutea eskatu dau Lemoako “Bagabiz, badatoz ekimenak”

Azkenengo Begitun irakurri ahal izan dogun moduan, Sarek, Zigor Bikotxaren kontra sartutako mozinoari ezezkoari emon eutsan EAJk ez Igorren bakarrik, Arratiako beste Udaletxe batzutan be (Lemoako kasua jasoten da bertan). EH Bildu kideak baiezko botoa emon eban mozinoa sartu zan herri guztietan.

ZEURE BERBEA ERETXIA

Zigor bikotxari ez, Iñaki Lemoara

Zoritxarrez Euskal Herriko baketze eta askatze bidean pausu asko daukaguz ondino egiteko, eta horren adibidetzat hartu daikeguz euskal preso politikoai ezartzen jakiezan salbuespeneko neurri guztiak. Gure kasuan, Iñaki Bilbao lemoaztarrak eta beste hainbat presok jasaten daben zigor bikoxketen gaia hartu gura dogu berbagai.

Espainiar estaduak ez dau aplikau gura Europar Batasunean 2008. urtean onartutako ebazpena, eta beraz Frantziako kondena bete ostean, antzeko akusazinoakaitik Espainian bete beharreko zigorra, 0-tik hasten da, Frantzian betetako espetxealdia kontuan hartu barik.

Legea beteko balitz Iñaki eta beste preso batzuk kalean egon beharko litzateke daborduko eta beste askoren kondenak murriztuko litzatekez. Giza eskubideen kontrako eraso larria izateaz aparte, euskal preso politikoai ezartzen jakiezan mendeku politikearen erakusle be bada errealidade hau. Gaia Europara heldu da, eta “Parot” doktrineagaz gertatu zan moduan, badirudi kasu honetan be europar justiziak ultimatuma emon arte Espainiak ez ditula Iñaki eta beste kideen eskubideak errespetauko.

Testuinguru honetan, Bagabiz Badatoz ekimenetik oso modu positiboan baloretan dogu Sarek egoera hau salatuteko abiatutako dinamikea, eta babes osoa adierazoten deutsagu. Dinamika horren barruan, Sarek mozinoak aurkeztu ditu Arratiako udaletxeetan, eta harriduraz ikusi dogu EAJ-PNVk hartutako jarkerea. Arratiako udal guztietan lez, Lemoan be ezezkoa bozkatu eban “Udalak kasu horretan ezer ezin dauala egin eta ez dauala ezertarako balio” argudiatuz. Lemoaztar bateri eta bere lagun eta senideai zuzenean eragiten deutsen giza eskubideen urraketearen aurrean hori izan zan euren erantzuna. Guk behintzat argi daukagu Udalak bere herritarren giza eskubideen alde jokatu behar dauala, eta Udalak modu ofizialean arazoaren arduradunak interpelatzea pausu txiki bat da agian, baina badakigu bide hau pausu txiki askogaz egin beharko dana.

Horregaitik Bagabiz Badatoz ekimenetik ezin ulertua eta haserrea adierazo gura doguz EAJ-PNV gure herriaren bake bidean oinarrizkoa dan gai baten holango jarkerea eta argudioakaz ezezkoa justifiketan ikustean. Baina gure harridurea ez da hemen amaitzen, izan be Zornotzako Udalean aho-batez onartu zan Sarek aurkeztutako mozino bera.

Idatzi honen bidez, gaiaren inguruko bere jarkeraz hausnartzera konbidau gura dogu EAJ-PNV. Danon artean arinago lortuko dogulako euskal preso, igeslari eta deportaduen eskubideak errespetau daitezala, bake bidean aurrera egin eta burujabetza lortzeako.

LEMOAKO BAGABIZ BADATOZ EKIMENA

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s