Goi tentsinoko linearen kontrako mobilizazinoa astelehenean #igorre

Oposizino handia sortu dau Red Eléctrica Españolaren Gueñes-Itsaso “autobide elektrikoaren” proiektuak Igorren.

Igorreko Udalak, auzotarren batzarra eta bideo bat egin ebazan.

EH Bilduk, bere kontrako jarrera erakutsi dau blogean jasotako idatzi baten bidez.

Ezaguna da Red Electrica Españolak Euskal Herrian zehar eraiki nahi duen 400kVeko Goi-Tentsioko linea elektrikoa, autopista elektriko horietariko bat. Red Electrica Españolaren proiektuan ez da inondik inora aurreikusten lineak gurutzatuko lituzken 27 herriak energiaz hornitzerik. Aipaturiko linea ez da Euskal Herriaren behar energetikoen azterketa orokor batetik sortzen; eta zeharkatzen dituen lur eremuak suntsituko ditu azpiegitura horrek. Etekina, gainera, esku pribatuen esku utziko ditu.. Helburua energia elektrikoa Euskal Herritik kanpo ekarri, eta hemendik kanpora atera, tentsio mota horietako lineak energia elektrikoa distantzia handietan zehar garraiatzeko erabiltzen da-ta.

Bizkaiko 17 herritatik zeharkatuko luke Goi-Tentsioko lineak; Igorren bost kilometrotik gora egingo luke bere 50 metrotik gorako dorre erraldoiekin. Guztira 73,5 kilometro Gueñes eta Itsaso elkartu arte; inbertsioa 60 milioi eurotik gora. Igorren, gainera, hainbat kasutan, proiektuak ez ditu etxebizitzetaraino gorde beharreko gutxieneko distantzia zaintzen.

Eta zertarako eraiki nahi linea hori Euskal Herriaren behar energetikoei aurre egiteko ez bada?  Esaten dute, gaur egun, Frantziako sare elektrikoarekin dagoen sare-konexioa hobetzeko dela, nork jakin nora eramateko, baina 2011. urtean  beste argudio batzuk erabili zituzten, hain zuzen ere, Abiadura Handiko Trenak beharko luken energia elektriko kopuru ikaragarria hornitzeko. Horrela azaldu zuen El Correo egunkariak bere garaian.

Red Electrica Españolak inposatu nahi digun azpiegitura horretan ez dugu Euskal Herritarrok inolako zeresanik izan, eta, gainera, gure lur eremuak suntsituko ditu. Horregaitik Igorreko EHBilduk proiektu horren kontra dago, eta gure herrian kaltetuko lirateken lur eremuen eta igorreztarren defentsan arituko da gogo biziz. Horregaitik, herritarrengandik sor liteken edozein ekimen bultzatuko dugu.

Bihar, martiak 6 astelehena, Igorreko Udaleko ordezkariek batzarra daukie Red Eléctrica Españolagaz 12etan, eta ordu bardinerako kontzentrazinoa deitu dabe herritarrek.

Asteburuan zehar, 400.000 voltioko lineari alegazinoak sartzeko sinadurak batzen ibili dira. Taberna eta komertzioetan egon da eta dago sinatzeko aukera.

Kuña bat prestatu eta whatsappez bidali dabe. Kotxe megafonia pasetan be ibili dira, astelehenerako kontzetrazinoaren deialdiagaz.

Facebooken be kontua zabaldu dabe egitasmoaren kontrakoek.

facebook

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s