Gueñes-Itsaso goi tentsinoko linea bertan behera uztea eskatu dau EH Bilduk

Martiaren 16an prentsaurrekoa egin eben Durangon, beste eragile batzukaz batera.

Beinat Anzola Igorreko alkateak parte hartu eban.

Albistea eta argazkia EH Bilduren webgunetik hartu doguz.

20170316 Gueñes_Itsaso

EHNE, Eguzki, hautetsi independiente eta EH Bilduren hautetsiok prentsaurrekoa eman dugu goizean Durangon

Gueñes Itsaso goi tentsioko lineak, 30 metro zabalerarekin 74 kilometro luzetan gure lurraldea zatikatuko du, iada nahiko zigortua dugun lurraldea. Honek fauna eta landareriaren gain, eta ingurumenean inpaktu larriak sortuko ditu; eta era berean, lurren nekazal balioa galtzea ekarriko du. Guzti hau gainera inolako justifikazio barik.

Tentsio lerro honen plangintza pasa den hamarkadan egin zen, ustez, erabat zaharkiturik gelditu diren aurreikuspen makroekonomikoei eta eskaera energetikoari erantzuteko. Benetako arrazoia, baina, espainiar sistemaren gainprodukzio energetikoa Frantziara eramatea da (instalatutako ahalmena 105.308 MWkoa da, eta 2016ko eskariaren puntu gorena 40.489 MWkoa izan zen). Gure osasuna eta ingurumena, beste behin ere, oligopolio elektriko baten mesedean jartzea da Gueñes -Itsaso goi tentsio linearen helburua. Goi tentsio linea hauek enpresa elektriko handiek beraien negozioak mantentzeko eta gure argindar fakturak igotzen jarraitzeko behar dituzten “autobide elektrikoak” dira.

Osasunean ere eragina izango du goi tentsio linea honek. Ugariak dira frekuentzia apaleko eremu elektromagnetikoak -goi tentsio lerroek sorturikoak- minbizi eragile direla dioten azterketak, eremu elektromagnetiko horien inguruan haurrek leuzemia izateko arriskua areagotzen dela azpimarratuz. Gainera, Estatu espainiarrean dauden eremu elektromagnetikoen esposizio neurriak zaharkituta daude Europar Legebiltzarraren eta Europar Kontseiluaren arabera. Espainiar araudiak 100 mikro-teslako muga ezartzen du, aldiz, FEMP-k (Federación Española de Municipios y Provincias) eta Osasun Ministerioak aholkatzen dute “0,4 mikro-teslatik gora jasaten duten herrietan azterketa epidemiologikoak bultzatu behar direla”; gaur egun, ez da halakorik egin.

Kontuan izanik trazatu honek negatiboki eragingo diola igarotzen dituen 26 udalerriri; kontutan izanik, instalazio hauek gune jendetsuetatik urruntzeko beharra dagoela Europar Batasunak jartzen dituen arreta irizpideek jarritakoaren arabera; eta kontutan izanik gure nekazal ingurua, ondarea eta ingurumen baloreak babesteko beharra, Gueñes-Itsaso goi tentsioko linearen proiektua bertan behar uzteko eskatzen dugu.

Herri kaltetuak:
BIZKAIA: Gueñes, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Ugao-Miraballes, Zeberio, Galdakao, Bedia, Igorre, Lemoa, Zornotza, Muxika, Iurreta, Garai, Berriz, Mallabia, Zaldibar
ARABA: Okondo
GIPUZKOA: Elgeta, Bergara, Antzuola, Legazpi, Zumarraga, Gabiria, Ezkio, Itsaso

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s