Gueñes-Itsasoko goi tentsinoko linearako 450 alegazino aurkeztu dauz EH Bilduk

EH Bilduren webgunean irakurri dogu albistea.

Gaurkoan, EH Bilduko hainbat zinegotzi eta alkate Espainako Gobernu delegaritzara
hurbildu dira Gueñes Itsaso goi tentsioko linearen proiektuaren aurkako herritarren
alegazioak aurkeztera. EH Bilduk gobernatzen dituen udalek jada euren alegazioak
aurkeztu dizkiote estatuko egitasmo honi. Bestalde, EH Bilduk gai honen inguruan
informazioa ematen egon da kaltetutako herrietan, eta horren ondorioz, herritarren
alegazioak jasotzeko konpromisoa hartu genuen eta gaur erroldatuko ditugu.

Guztira, 450 alegazio jaso ditugu.

EHBilduren jarrera arrazoi hauetan oinarritzen dira:

1. Proiektu hau ez da beharrezkoa, gure herriak duen eskari elektrikoak ez du inondik
inora justifikatzen horrelako proiektu bat. Ingurumenarengan eragin zuzena izango
du, suntsituko baitu. Eta ez hori bakarrik, gure osasuna kaltetua izango da oligopolio
elektrikoen mesedetan.
2. Enpresa elektrikoek mota honetako azpiegiturak behar dituzte gure faktura nahi
dutenean igo ahal izateko, negu honetan gertatu den bezala.
3. EH Bilduren ustetan, beste eredu energetiko bat posible da, kontsumoa gutxituz
eta berriztagarrien bitartez ekoizpena eta kontsumoa hurbilduz.
4. Proiektu hau Espainitik inposatzen digute. Erabaki hauek bultzatzen dituzten
politikariek bere ordainsaria izango dute enpresa elektriko desberdinen
administrazio kontseiluetan. Eta euskal herritarrok ez gaude prest bidesari hori
ordaintzeko.

Bukatzeko, oraindik ez dugu ezagutzen zein den Eusko Jaurlaritzaren eta EUDELen
iritzia gai honen inguruan. Horrexegatik, bai eusko legebiltzarrean eta EUDELen
itaunak aurkeztuko ditugu euren jarrera politikoa adierazi dezaten proiektu honen
inguruan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s