Bonbardaketaren 80. urteurrenean, biktimei aitortza ekitaldia egin dabe gaur #igorre

Igorreko bonbardaketaren 80. urteurrena betetan da gaur. 36ko altxamendu frankistan, 1937ko apirila eta maiatzean airetik bonbardatu eben Igorre hegazkin italiarrek. Bi aste iraun eben erasoek eta hiru herritar hil ebezan.

Hori dala eta, gerrako errepresaliatuei aitortza ekitaldia egin dau gaur Igorreko Udalak. Itsaso Bengoetxea zinegotziak eta Beinat Anzola alkateak hartu dabe berbea, eta “Memoriaren bankua” egitasmoaren barruan kokatu, herriaren ahozko memoriaren berreskurapenean Udaletik egiten dabizen beharrean. Ilintia Elkartearen eskutik egindako ikerketa beharraren barri be emon dabe (bideoa, Igorreko Kultur Etxean egingo dan erakusketea, etab).

Ikusentzunezko bat proiektatu dabe ostean, bonbardaketen bertatik bertarako lekukotzak jasoten dabezana, igorreztarren ahotik.Biktimen omenez, minutuko isilunea egin dabe, eleizako kanpaiek apurtu dabena.Eta ekitaldia amaitzeko bonbaraketaren oroitarri informatibo bat erakutsi dabe Beheko plazak hiru andrazkok.
Jatekoa eta edatekoa egon dira gero bertaratutakoentzako. 
Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s