“Sugarren dantzan, independentziara”, badator Gazte Akelarrea! #igorre

20170413 Gazte akelarrea

Milaka gazte espero dira herrian eguaztenetik zapatura. Ernai eta Aitzinak Igorren egingo dabe Gazte Akelarrea.

Laugarren urtez jarraian, ERNAI eta AITZINA gazte antolakundeko kideok udaberriko ekimena ospatuko dugu “Gazte Akelarrea”. Apirilaren 13, 14, 15 eta 16an izango da Zornotzatik Igorrera.

Aurtengo ekimena, berezitasun bezala, martxa eta topagunearen nahasketa bat izango da. Izan ere, apirilaren 13an mendi martxan abiatuko gara milaka gazte arratsaldez Zornotzatik eta gauez helduko garara Igorrera, bertan bi egunez izango gara Bidasoaren bi aldeetako gazteak. Apirilaren 16an Gernikan ospatuko den Aberri Egunera joango gara azken dantza egitera.

Aurten sekulako eskaintza kultural eta politikoa egongo da, hiru egunez aspertzeko denborarik ez izateko.Larunbatean manifestazio nazionala izango da eta beste hainbat sorpresa ere aurrerago aurkeztuko ditugunak.

Hitzaldiei dagokionez hamaika izango dira jorratuko diren gaiak. Besteak beste, herri boteretzea prozesu iraultzaileetan,  herrien sostengarritasuna, MST-ko eskola nazionala, lan prekarioen aurkako borrokak, ekonomia feminista, errefuxiatuen afera, marxismoa, ezkerreko mugimenduetako erresistentziak, Sobietar Batasunaren urteurrena, preso politikoen borrokaldiak EPPK-n, gazte mugimenduak, gazteak eta independentzi…

Bestalde, tailer eta txapelketa andana izango da. Zuhurgintza, serigrafia, harrigintza, txalaparta eta pasta tailerrak, eta beste alde batetik, esku pilota eta eskalada txapelketak egongo dira. Aisialdirako tartea ere egongo da, noski; bakarlari desberdinak, elektrotxarangak, zumba, high line erakustaldiak, giza-futbolina, tirolina… Gurasorik gabe libre jolasean ibiltzeko umeentzako gunea ere egongo da.

Gaueko sorginentzat ez da akelarrerik faltako. Gatibu, Sociedad Alkoholika, Willis Drummond, Gatillazo, Anari, Huntza, Koban, Riot Propaganda, Mafalda, La Jodedera…eta beste hainbat taldek astinduko dute oholtza ostiral eta larunbat gauean.

Aurreko ekimenetan egin bezala, aurten ere hiru su izango dira piztuta ekimenean zehar; elikadura, eskaintza kulturala eta zaintza. Hiru horiek berebiziko garrantzia eta pisua izango omen dute. Izan ere, burujabetzaren aldeko bidean “praktika burujabeen aldeko apustua” egiten dute bi antolakundeek.

Igorreko Akelarrearen ostean, apirilaren 16an Gernikan ospatuko den Aberri egunean emango diogu bukaeraaurtengo udaberriko ekimenari.

Hiru eguneko bonoak salgai daude Euskal Herriko txoko desberdinetan eta baita eguneko sarrera solteak ere nahi izanez gero. Martxa, herria eta egitarauaren informazio osoa gazteakelarrea.info webgunean dago ikusgai.

SUGARREN DANTZAN INDEPENDENTZIARA!

Egitaraua, itzelezkoa, goizez, arrastiz eta gauez. Tailerrak, hitzaldiak, kirol guneak, kontzertuak, manifestazinoa eta ekitaldi politikoa…

AKELARREA_DEFINITIBO

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s