EH Bilduren prozesu eratzaileko foroa egin eben atzo Kultur Etxean, Iker Casanova parlamentariagaz #igorre

20170426 Prozesu eratzailea.jpeg

Arg.: EH Bildu

Apirilaren 25ean ipini eban martxan EH Bilduk bere Prozesu Eratzailea. Helburua, lau alderdiren koalizinotik harago (Sortu, EA, Alternatiba eta Aralar), EH Bildu bera antolatzea, izaera eta antolaketa propioagaz.

Hego Euskal Herriko 300 militantetik gora alkartu zirean Donostian, eta ekainaren 17ko I. Kongresuagaz amaituko dan Prozesua Eratzailea martxan ipintzea ebatzi eben, eztabaidarako dokumentuak aurkeztu eta eztabaidarako araudia onartu. Eztabaidan parte hartzeko kongresua.ehbildu.eus aplikazinoan emon behar da izena.

Hemetik eta kongresura arte, eztabaidarako foroak egiten ari da EH Bildu eskualdeetan zehar.

Atzo, maiatzak 11, tankera honetako Foroa egin zan Igorren, Kultur Etxean. Iker Casanova EH Bilduko parlamentariak azaldu ebazan eztabaidarako dokumentua edo oinarrizko proposamena, eztabaidarako metodologia eta prozedura eta zuzendaritzak hautagaiak aurkezteko aukerak.

20170511 EH bilduren batzarra

Arg.: @ikerkasanova

Bertaratutakoek euren ekarpen eta iritziak botatzeko aukera izan eben (saioaren akta jaso zan), eztabaida aberats eta aberasgarrian.

Amaieran, aplikazino telematikoan izena zelan emon erakutsi eben.

banner2.gif

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s