Zeresana ekarri dau “Jaiak euskaraz ulertzeko glosarioa”-k #igorrekojaiak2017

Aurreko postean kontatzen genduan Jai Batzordeak “Jaiak euskaraz ulertzeko glosarioa” prestatu eta banatu dauala jaietako egitarauagaz batera.

EAJk idatzi hau zabaldu eban sare sozialetan egindakoaren kontra. Gaztelaniazko bertsinoa be badago, baina euskarazkoa baino ez dogu ekarri hona.

08 PNVren idatzia

Nahiko azkar etorri zan, bai Jai Batzordearen eretxia:

20170608 Jai batzordea

Eta baita EH Bildurena be, azken hau, bere blogean:

Igorreko EAJ-PNV euskera sustatzearen kontra?

Igorreko udalbatza joan den astelehenean, hilak 5, bildu zen azkenengoz, eta pleno horretan erabaki garrantzitsu bat hartu zen: Igorreko udala UEMAn sartzea. Erabakia, baina, Igorreko EAJ-PNVren 5 zinegotzien abstentzioarekin hartu zen. Gure 6 zinegotziek, jakina, aldeko botoa eman zuten, EHBildun euskararekin daukagun konpromezuaren isla. Igorreko EAJ-PNVko udal taldeak ez du, antza, beharrezko ikusten euskararen aldeko indar guztiak batzea.

Harro gaude gure herria UEMAn sartu izanaz, harro gaude datorren zapatutik aurrera Udal Euskaldunen Mankomunidadea osatzen duten 83 udalerrien zerrendara gehituko garelako, eta 84. partaidea izango garelako; ondorioz, 245.000 herritar biziko gara euskararen arnasgune horretan. Ulergaitza EAJ-PNVren jarrera…

Jai Egitaraua euskaraz argitaratu du Jai Batzordeak euskararekiko diskriminazio positibozko jarrera sendoa hartuta; gainera, glosarioa argitaratu du  Igorren bizi den erdal komunitatea euskarara hurbiltzeko bidean. Aurreko astelehenean mantendu zuten jarrerarekiko koherentziaz Igorreko EAj-PNVk sekulako hipersentsibilidadea erakutsi du espainolarekiko. Lagunok, euskaraz egitea edo idaztearen helburua ez da inor molestatzea, baizik eta hizkutza horretan bizi nahi dutenekiko errespetuz jokatzea, biztanleen %75a euskalduna duen herri batekiko koherentziaz jokatzea; gainera, glosarioa plazaratu dute erdaldunentzat ulergarria izan dadin.

Eta nola ez, aukerarik ez dute galdu EHBilduren aurka jotzeko. EHBilduk bere estrategia komunikatiboa dauka, eta EHBilduk markatzen du, zorionez ez dago Igorreko EAJ-PNVren esku. Jai Batzordeak berea erabaki du, eta ez zaigu txarto iruditzen. Harro gaude, dena den, euskarakiko konpromezua leporatzen bazaigu. Deitoragarria iruditzen zaigu euskara arma politiko gisa erabiltzea, eta euskararen kaltetan, gainera. Tamalgarria.

Igorreko  EAJ-PNVk erakutsitako muturreko jarrera horrek beste garaiak, beste toki batzuk eta beste alderdi politiko batzuk ekartzen dizkigu gogora. Beharbada, berriro irakurri beharko lukete idatzitakoa. Ez da ba gure hizkuntza elkartzen gaituena?

Bestalde, txupinazorako, euskara eta jai-batzordearen aldeko deialdia egin dau Euskara-planak (whatsapp bidez jaso dogu mezua).

EUSKARARI ERASORIK EZ!

AURRERA JAI BATZORDEA

19:00etan txupinazoan aldarrikapen hau egingo dogu.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s