Ekitaldi indartsua egin eban EH Bilduk eguenean

Arratia mailako ekitaldia egin eban EH Bilduk eguenean Igorren, bere I. Kongresua egin eta bost egunetara.

Igorreko EH Bilduren blogean irakurri dogu ekimenaren kronika. Hemen daukazue:

01

Amaieran partehartzaile guztiek ataratako talde argazkia.

02

Adi jarraitu eben ekitaldia bertaratutako hamarnaka lagunek.

03

05

“Bada Arrati alde honetan zeozer… hunkitu nauena!”

Hitzartze hunkigarria emon eban Maddalen Iriartek. Harritxo bat oparitu euskun bertaratutakoei, EH Bilduren Euskaldunako Kongresuan erakutsitakoaren zatitxo bat. “EH Bildu da herri honek daukan alternatiba bakarra” adierazi eban.

04

07

Artea, Areatza, Igorre, Arantzazazu, Lemoa, Dima eta Zeanuriko Udaletan dagozan EH Bilduko alkatea eta zinegotziek testu hau irakurri eben:

Gu EH Bilduko ordezkariak gara gure herrietako udaletan, Zeanuri, Areatza, Artea, Arantzazu, Dima, Igorre, Lemoa eta Bedian. Askotariko motibazinoak dekoguzen pertsonak gara,  instituzinoak herriaren zerbitzura ipinteko bokazinoagaz eta proiektu kolektibo baten barruan.

Arratiarrak gara, herrien arteko harien lausotasunaren arabera, eta arratiartzat aldarrikatzen dogu gure burua. Hemen badago “zeozer” bat… askotan geuk be sinistuten ez doguna. Baina “hor” dagoena. Etorkizun hobea gura dogu gure eskualdearentzat, bertan ahal danik eta ondoen bizi eta lan egiteko. Proiektu abertzale, ezkertiar eta feminista gure herrietarako, Udalan herritarren zerbitzura ipiniko dauana.

Ospakizun batera gonbidatu zaituela esan dau Beiñatek aurkezpenean, asko egin dogu eta harro gagoz egindakoaz. Ospatzeko momentua da. Horregaitik ekitaldia hau, hemen gagoz, ahal den neurrian, proiektu hau aurrera atara daben ehundaka pertsonaren egindako lana aitortzeko. Energiaz beteta, Arratiaren etorkizuna irabazteko prest.

Herrietan gauza handiak egin doguz, kultura politiko barri bat badoa zabalduz, instituzinoak gertuago dagoz herritarrangandik. Herriz herri erakutsi dogu bagarela alternatiba eta errealidade, aldaketa social eta politikorako tresna ezinbestekoa, indar mobilizatzailea.

Baina harago joan gurako geunke guk, eta herrigintza eta udalgintzaren plaza zoragarri honetara salto egitera gonbidatu gurako zintuzketegu.

Herritarren babesa badaukagu, hori erakusten daben udal hauteskundeetako emoitzek. Inoizko ordezkaritzarik zabalena daukagu herrietan, alkate gara asko.

Eta biderako tresnak egokitzen ibili gara azkenaldian. Bere sorreratik 5 urtera eztabaida egin dogu azken hilabeteetan EH Bilduk izan behar dauanaren inguruan eta Kongresu eratzailea burutu aurreko zapatuan Bilbon.

Babesa eta tresnakaz, gure proiektua zabaltzea tokatzen jaku orain, eta herritarrak inplikatzera animatzera. Badakigu orain arteko ahaleginekaz noraino heldu garean, baina asko daukagu irabazteko herri honen, gure herrien potentzialidade guztia askatuz gero.

Itzela izan da eta ez daukagu zalantzarik, Itzela izango dala etorkizunean be. Baina zuon laguntasunagaz, eta hemen falta direnakaz eta bidean topatuko doguzanakaz, lortuko dogu. Plazara salto egiteko momentua da. Ez daukagu zalantzarik. Gurea da etorkizuna.

06

“Plazara salto” musikagaz koloreak hartu eban oholtza.

Bertso kantuan ibili ginean gero:

08

Beiñat Anzola Igorreko alkateak gidatu eban ekitaldia.

09

Maddalen Iriarte, Jasone Agirre, Josu Imano Unanue, Asier Vega eta Zigor Isuskiza EH Bilduko kideak ekitaldia adi jarraitzen.

Bideo batean jaso ebezan Igorreko alkate eta zinegotzien lekukotzak azken bi urteotan Udalean egindako beharraren inguruan.

11

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s