Altsasuko gertakariak terrorismotzat jotzearen kontrako adierazpena onartu dau Igorreko Udalak ahobatez

Gaurko plenoan onartu da mozinoa ahobatez, EH Bildu eta EAJko ordezkarien aldeko botoakaz.

Holan dino mozinoak:

Joan zen urriaren 15ean Altsasuko taberna batean gertatutako egitateen aurrean, non bi guardia zibil eta haien bikoteak zauritu ziren, zein gertaera hauetatik eratorri diren ondorioak ikusirik, Igorreko Udalak bakearekiko eta elkarbizitzarekiko bere konpromezua berresten du eta erabateko desadostasuna agertzen du aztertutako egitateak terrorismotzat kalifikatzearekin, gazte auzipetuei neurrigabeko zigorrak ekarri baidiezaizkieke.

Hilabete hauetan zehar, makina bat izan dira Euskal Herrian osoan izan diren elkarretaratze, manifestazio eta mota guztietako ekitaldiak zeinetan pertsona, eragile zein instituzioek auzi honen baitan ematen ari den izugarrizko proportzionaltasun eza salatu dute.

Epealdi honetan, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako instituzio nagusiek, tartean Nafarroako Parlamentuak zein Eusko Legebiltzarrak argi esan dute gertatuak ezin direla terrorismo ekintzatzat kalifikatu, kode penalaren 573. aritikuluarenpean, eta ondorioz Nafarroan instruitu eta epaitu beharko litzatekela.

Orain gutxi ere, Madrileko Gorte Orokorretako 74 diputatu zein senatarik, Europako Parlamentuko 52 diputatuk  eta Hego Euskal Herriko 83 alkatek auziarengatik euren kezka agertu dute.

2017ko uztailaren 4ean jakin da zein eskaera egin duen Estatuko Fiskaltzak auzipetutako gazteentzako, 62 urte eta 6 hilabeteko eskaera gazteetako batentzat, 50 urte sei gazteentzat eta 12 urte eta 6 hilabete zortzigarrenarentzat. Zuzenbidezko Estatu batean onartezina litzatekeen neurrigabekeria.

Guzti honengatik Igorreko Udaleko Osoko Bilkurak honakoa onartzen du:

ERAKUNDE-ADIERAZPENA

1.Igorreko Udalak erabateko desadostasuna adierazten du Fiskalaren zigor eskaeren aurrean, eta kezka handia adierazten du gertaeren bilakaerarengatik, kasua neurrigabekeria eta bidegabekeria onartezin batera heldu dela ikusita.

2. Igorreko Udalak konpromiso irmoa adierazten du elkarbizitzarekiko, justiziarekiko eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuarekiko, zuzenbidezko estatu demokratiko baten berezko printzipioak direlako, eta adierazten du kasu hau inguratzen duen neurrigabekeria normaltasun eta elkarbizitza demokratikoen aurkakoa dela.

3. Igorreko Udalak Nafarroako Probintzia Auzitegiaren motibazioa babesten du egitateak terrorismotzat kalifikatzeko zantzuak ez daudela dioenean, eta, beraz, berresten duenean Altsasun joan zen urriaren 15ean gertatutako egitateen izapideak egiteko eta epaitzeko eskumenak Iruñeko epaitegiena izan behar lukeela.

Igorren, 2017ko uztailaren 17an

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s