50 pertsona mobilizatu ziren atzo Igorren, urtarrileko azken barikuan #PrestGaude

This slideshow requires JavaScript.

50 lagun elkartu zirean atzo Igorren, Agirre Lehendakarian egin zan kontzentrazinoan, euskal presoak Euskal Herrira ekarri behar dabezala eskatzeko. “Alkarregaz aurrera egiteko PREST GAGOZ, euskal presoak Euskal Herrira“, izan zan lema atzokoan.

Atzokoa, abenduaren 12an Bilbon 95.000 pertsona elkartu ebazan manifestazinoaren ostean, Igorren egiten den presoen inguruko lehenengo mobilizazinoa da. Igorreztarrak aparte, Arantzazu, Dima, Artea, Areatza eta Zeanuriko herritarrak egon zirean. Lemoan, bertan egin eben kontzentrazinoa, ohitura daukien legez. Diman, hileko lehen barikuro egiten dabe presoen eskubideen aldeko mobilizazinoa.

Igorreko protestan, herriko EH Bilduko zinegotzi batzuk parte hartu eben. EAJkorik ez zan egon.

Igorren, urteak dira (10 bai gitxienez), presoen eskubideen aldeko mobilizazinoa egiten dala, hileko azken barikuan, 19:30ean.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s