Lolita Chavezek bizitzaren aldeko burrukaz egin euskun berba

This slideshow requires JavaScript.

Lolita Chavez Guatemalako emakume bat, maia-kitxe herrikoa. Bizitzaren aldekoa da bere burrukea, pertsonen, ingurumenaren eta herrien aldekoa. Lapurreta eta mina baina ez dakarten eta pertsona, herri eta ingurumenari kalte baino egiten ez deutsien multinazionalen kontrakoa da bere burruka.

Horregaitik dago mehatxatuta bere herrian, multinazionalei aurre egin eta pertsonak, herriak eta ingurumenaren alde burruka egiteagaitik. Bere aurkako akusazinoen zerrenda luzea aurkeztu euskun barrez. “Terroristatzat” be jo dabe, mundua hankaz gora!

Aste batzuk badaroaz Euskal Herrian eta Igorreko Kultur Etxean entzun ahal izan gendun atzo, Noka, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Igitie eta Emakumeen Mundu Martxak antolatutako hitzaldian. 60 lagunetik gora elkartu ginen txiki gelditu zan gelan.

Zoragarria izan zan Chavezen hitzaldia, energiaz, alaitasunez eta bizipozez betea, entzuleak interpelatuz eta “egitera” bultzatuz. Feminismoa, komunitateak, herri indigenak, eskubideen aldeko mugimenduak, Espainiako multinazionalen hatzapar luzea Ameriketan… Sano interesgarria dana, eta itzelezko energiaz, gatz eta piperrez kontatua. Gomendatzeko modukoa, entzuteko aukera badaukazue, ez eizue galdu!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s