Bilbokoa gehiegiegi izan da #pentsioduinak

This slideshow requires JavaScript.

Gaurko pentsionisten Bilboko manifestazinoa jendetsua izango zala espero ahal zan, baina benetan ikaragarria izan da bertakoa.

17:00etan zan hastekoa manifestazinoa, Udaletxean, eta 15:35ean Igorretik Bilborantza doan autobusa pentsionistez beteta egoan,  eta jentea zutunik. Euretariko batzuk, Nagusi elkarteko txarteltxoakaz, %0,25eko igoeraren kontrakoak.

16:00etatik hasi da jendea Udaletxera gerturatzen, peto beilegiekaz jantzita egoazan antolakuntzako kideak megafoniatik esaten eben bitartean Udaletxera joateko, ostean zubia kolapsatuko zala, baina jendetzak alperrekoa egin dau aholkua.

Pankarta nagusiagaz batera, herrietako jubilatuen elkarteetakoak, 1.080 eurotako gitxieneko pentsioak eta Euskal Herrirako sistema propioa aldarrikatzen ebenak… Eta eskuz egindako kartel ugari, Rajoyren dimisinoa eta danatariko mezuekaz.

Manifestazinoa 17:00ak baino minutu batzuk lehenago hasi dan arren, 18:20ak ziren burua Jesusen Bihotzaren plazara heldu danerako, guztiz kolapsatuta egoan Nafarroa kalea eta Gran Via zeharkatu ostean.

Bertan, manifestu bat irakurri dabe Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduaren izenean, euskaraz eta gaztelaniaz, aldarrikapen nagusiak jasoten ebezana: pentsinoak KPIaren arabera eguneratzea, gitxieneko 1.080 eurotako pentsionak eta sistema publikoaren defentsa.

Eta handik ordu betera jendeak Jesusen Bihotzera jarraitzen eban, hasarre, energiaz, gogotsu… Zoragarria izan da, gehiegiegi (eta ez da errata bat).

Astelehenean, barriro alkartuko dira pentsionistak Igorren, 12etan, Goiko plazan.

20180317_153158

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s