Jabi Zuluaga pentsiodunaren gutuna dakar azkenengo Begituk

Pensinodunen moblizazinoak dirala-eta, hausnarketaren bat edo beste

Normalena da pensino guztiak igotea KPIren arabera, erosteko ahalmena ez galtzeako eta Konstituzinoak ezarten dauana beteteko (batzuentzat ikutu ezina dan Konstituzinoa, Espainiako gobernuak beteten ez dauanean izan ezik). 50. artikulua: “Botere publikoak, aldizka eguneratutako pensino egokien bidez, gitxieneko kaudimena bermatuko deutsee herritarrai zahartzaroan.”

Kontuan izan behar da pensinoak eskubideak dirala eta egokiak (ez da holan, %46k hilean 700 euro baino gitxiago kobretan dau) eta nahikoak izan behar dira. Baina ez da holan; ez dira igoten edo %0,25 igoten dira, KPI baino askoz gitxiago, eta horrek erosteko ahalmena ikaragarri galtzea dakar.

Gobernuak dino dirurik ez dagoala, baina dirua sobran dago, lehentasunak definidu behar dira. Eta gobernuak lehentasuna emoten deutso bankuak erreskateteari, autopistak egiteari, NATOren aurrekontua handitzeari, eta abar.
Bitartean jarraituten dau Hezkuntzan, osasunean, pensinoetan eta abar murrizketak egiten.

Gobernuak, pensinodunoi, hedabideetako berbalagun askoren laguntzeagaz bildurra sartu gura deusku. Izan be, bildurra abizari ederra da bankuak eta aseguruetxeak pensino pribadu planak saldu dagiezan. Guk geure indar guztiakaz defendidu behar do guz pensino duin eta publikoak; pensinoak eskubidea diralako, eta ezin diralako izan betikoen negozioa.

Pensino duinak izateko, Segurantza Sozialeko legea aldatu egin behar da, pensinoak kotizazinoen bidez pageteaz gainera, Estaduko Aurrekontu Orokorren bitartez osotu daitezan, herrialde askotan egiten dan legez.

Zein izango da pensinoen etorkizuna 2019tik aurrera? Aurretik egindako murrizketai gehitu egingo jakie beste artazikada bat, jasangarritasun faktorea izenekoa,
2019ko urtailaren 1ean indarrean jarriko dana eta eragin handia izango dauana.

Pensino barriak, bizi-itxaropenari lotutako jasangarritasun faktorea aplikautakoan, murrizketa automatikoa izango dabe, eta kalkulu batzuen arabera, %0,45 eta %0,75 bitarteko murrizketea izango da hasikeran; baina beste ikerketa batzuen arabera,
murrizketea %2ra heldu daiteke. Neurri honeri beste neurri batzuk gehituko jakoz, erretiroa hartzeako edadea atzeratu, kotizazino oinarrien kalkulua igo eta errebalorizazinoa ia gelditu, berbarako.

Belaunaldien arteko ekidade faktorea, jasangarritasun faktorearen
atal bat da. Hau 2011 eta 2013ko pensinoen erreforman sartu zan 2019tik aurrera indarrean jarteko (politikariak eta hedabideak isilean gorde dabe). Neurri hau, tenporizadoredun lehergailu baten modukoa da eta pensinodunak estu hartuko ditu atzen urteotan erosteko ahalmen handia galdu dabelako.

Hau danau kontuan hartuta, pensinodunak (9,5 miloe lagun inguru) eta etorkizunean pensionista izango diranak, gure eskubideak defendidutera kalera urtetea beste aukerarik ez daukagu. Eta engainatzen ez ixtea, beste askotan gertatu jakun moduan, agintean dagoan gobernuak azenarioa erakutsi deuskunean, konformetako.

Nik beti esaten dot ez dala biharko itxi behar gaur egin ahal dana, esperientziak erakutsi deustalako ezpabere egin barik geratuko dala. Horregaitik mobilizazinoetan parte hartzera konbidatzen zaituet, eta, dudarik ez izan, irabaziko dogu.

JABI ZULUAGA – Jubiladua

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s