Justiziaren aldeko manifestazinora joateko autobusa Arratiatik #Altsasu

Kasua ezaguna da. Altsasuko hainbat gazte auziperatuta dagoz 2016ko urriaren 15ean bertako taberna batean Guardia Zibil bi eta euren bikotekideakaz izandako burruka batengatik.

Gazte hauetatik hiruk 500 egun bete dabez honezkero kartzelan eta beste bost be auziperatuta dagoz. “Terrorismoa” leporatzen deutsoe eta 50 urterainoko kartzela zigorrak eskatzen dabez euretako batzuentzat.

Hainbat izan dira kontu honek dakarren injustiziaren kontra antolatu diren mobilizazino eta bestelako ekimenak, Altsasun bertan zein Euskal Herri osoan. Handia izan da sortutako elkartasun uholdea. Adibidez, Igorreko Udalak mozinoa onartu eban 2017ko uztailean, Altsasuko gertakariak terrorismotzat jotzearen kontrakoa, EH Bildu eta EAJko kidean aldeko botoakaz.

Apirilaren 16an hasiko da gazteen kontrako epaiketa Madrilen eta bi egun lehenago, 14an manifestazinoa egingo dabe Iruñean. 17:30ean hasiko da, Golem Zinemetatik. Protestaren lema “Justizia, ez da terrorismoa” izango da. Deialdiak hainbat atxikimendu jaso dau egunotan, besteak beste, 8 sindikaturena.

20180414 Altsasukoak aske mani iruñean

Arratiatik be autobusa antolatu dabe bertaratzeko. Igorreko Axular Herriko Tabernan emon behar da izena.

20180408 Busa Altsasu

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s