Datorren domekan izango da. Astebete falta da herri-galdeketarako #IgorrenEbatzi

Maiatzaren 6ean, datorren domekan izango da Igorren Ebatzi-k herrian antolatuko dauan herri-galdeketa.

Pasatu dan domekan, apirilaren 22an, ekitaldi esanguratsua antolatu eben Udaletxe aurrean, Goiko plazan.

Bertan alkartu zirean 1979tik hona Igorren alkate eta zinegotzi izan direanetako batzuk. Euren artean egoazan Beiñat Anzola egungo alkatea eta Galder Olibares eta Joseba Ipiñazar aurreko biak, beste askoren artean.

20180422 GED

Ziortza Lekueren aurkezpenagaz hasi zan ekitaldia. Erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena irakurri eben, euskaraz eta gaztelaniaz, Errose Aurrekoetxea eta Soraya Lizundia zinegotzi ohiek, demokraziaren alde, datorren domekako herri-galdeketan parte hartzeako deialdia eginez. Arantzarte-ren jantzak be egon zirean, baita Iñaki Iturriotz zinegotzi ohiaren bertsoa eta Ander Gorospe eta Edorta Zurinagaren kantuak, kitarrak alaituta. Ostean, pintxoak egon zirean gerturatu zirean guztientzat.

GED - copia

Argazkia: Igorre Ebatzi

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s