3.353 igorreztarrek hartu ahalko dogu parte domekako galdeketan #IgorrenEbatzi

16 urtetik gorako 3.353 herritarrek parte hartu ahalko dogu etzi, domeka maiatzaren 6an, Igorren deitutako herri-galdeketan. “Euskal estatu bateko herritarra izan gure dozu?” izango da Igorren aukeratu dan galdera, Igorren Ebatzi taldeak bere egunean egindako talde-dinamikan.

Galdeketa antolatu daben Igorre Ebatzi alkarteko kideek ekitaldi potentea antolatu eben aprillaren 22an, alderdi ezberdinetako egungo eta iraganeko udal ordezkariekaz, eta azken egunotan, kartel eta etxeetara buzoneatutako eskuorri bidez berotu dabe giroa.

GED

GED - copia

Aurretik be behar handia egin dabe galdeketa zabaltzeko, 500 sinaduratik gora lortu ebezan eta herriko hainbat talde, kolektibo eta norbanakoren babesa lortu dabe, facebookeko euren orriko bideoetan ikusi ahal izan dogun moduan.

Domekan, botoa emoteko lekua Lasarte Parkea izango da 09:00etatik 20:00etara. Herri galdeketea jai giroan egingo da eta ondoren emaitzen barri emongo dabe antolatzaileak.

Azkenengo Begitun irakurri ahal izan dogun moduan:

“Botoa emoteko Igorren erroldatuta egon behar da eta karneta eroan. Gauzak modu legalean egin dirala bermatzeko; hau da, inork ez dauala birritan emon botoa edo emoilea Igorren dagoala erroldatuta bermatzeko, Berme Batzordea egongo da. Alkartekoak ez diran persona bi egongo dira zeregin horretan.

Herri galdeketa egunean, maiatzaren 6an, 09:00etatik 20:00etara emon ahal izango da botoa. Kultur Etxeko parkean karpa bat ipiniko dabe eta han, “Euskal estatu bateko herritarra izan gure dozu?” itaunari erantzuteko baiezko botoa, ezezkoa edo zuria emon ahal izango dabe igorreztarrak. Antolatzaileak 21:00ak aldera emaitzen
barri emotea espero dabe.

Jai giroan
Gure Esku Dagoko ekimenaren herri galdeketa guztiak lez, Igorrekoa be jai giroan egingo da. Arratiako beste herrietakoen babesa eukiko dabe, eta horreek Igorrera
heltzean diranean kalejirea egingo dabe herritik zehar, 12:30ean, Kultur Etxeko parkera joan aurretik.

Han, ekitaldia egingo dabe eta ondoren, animazinoa egongo da herrian. “Sorpresak egongo dira eta jai giroan egingo da. Benetan be egun ederra izango da” dinoe antolatzaileak”.

20180506 Kanta eta dantza

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s