Deportatu eta iheslari politikorik gabeko Euskal Herria aldarrikatuko dau KALERAk bihar

Orion izango dira ekitaldiak. Jarraian doa egitaraua:

20180707 Kalera Orio

Hemen daukazue ekimenaren agerraldiko argazkia eta irakurketa:

20180707 Orio argazkia

‘Bada garaia. Iheslari eta deportatu politikorik gabeko Euskal Herria’ goiburupean, ekimen bat egingo da Orion, uztailaren 7an. Dozenaka iheslari ohik astelehen arratsalde honetan aurkeztu dute, eta bertaratzeko deia egin dute. Ekimen honek aldarrikapena eta udako jai-giroa uztartu nahi ditu. Zenbait ontzitan, Ibai jaitsiera egingo dute, iheslarien eta deportatuen itzulera irudikatzeko.

Aurkezpenean, Aizpea Ubegun nabarmendu du iheslari, deportatu eta presorik gabeko Euskal Herria lortzea premiazkoa dela. “Gatazka politikoa gainditzeko garaian gaudela uste dugu. Aieteko konferentzia eta gero ETAk borroka armatua utzi ondoren benetan gauzak konponduko zirela pentsatu genuen, baina zoritxarrez denbora pasatzen joan da eta ez dugu halakorik ikusi”, esan du.

Era berean, iheslarien eta deportatuen bizi-baldintza zailak ekarri ditu gogora: “Ez daude kartzelan bainan ihesa eta deportazioa bizitzea kondena latza da”.

“Itsasora ateratzen garenok agur eta ongietorrirako toki gisa ikusten dugu portua. Nahiz eta agurtzeko aukerarik ez izan, iheslari eta deportatuei ongi etorria emateko irrikitan gaude. Hori nahi dugulako: iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria”, adierazi du Ubegunek.

Jose Domingo Aizpurua iheslari ohiak, berriz, iheslari eta deportatuen errealitatea ez dela gehiegi ezagutzen azpimarratu du. “Jende askorentzat errepresioari ihes egitea lortu dutenak dira. Eta ez da hori. Exilioa eta deportazioa kondena latzak dira. Bukaerarako data ez duten kondenak”. Izan ere, 1960ko hamarkadatik hona 2.500 euskal herritar baino gehiagok jo behar izan dute erbestera. “Eta erbestean ere errepresioa izan da beti beraien bizitzak markatu duena”, esan du.

Aipatutako epe horretan, 271 estradizio egin dira, 382 entrega eta 74 deportazio. Guztira, 84 lagun hil dira ihesean edo deportazioan, eta horietatik 27 gerra zikinak eragin ditu. “Errepresioa izan zen ihes egiteko arrazoia, errepresioa izan da ihesean jasan dutena. Eta errepresioa da askotan ihesa bukatzeko modua”, Aizpuruaren esanetan.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak, eztabaida sakon baten ostean, Miarritzeko Adierazpena kaleratu zuen 2013an. Besteak beste erabaki zuen, ahal izanez gero, Euskal Herriko kaleetara bueltatzea, iheslarientzako askatasun espazioak irabazteko eta askatasun espazio horiek erabiliz iheslari eta deportatu guztiak etxera ekartzeko. Ordutik bueltatutako iheslariak 150etik gora izan dira.“Eta bide horretan sakondu nahi dugu”, Aizpururen esanetan.

Horretarako iheslari ohiek uste dute oso erraz eman daitezkeela pauso gehiago:

  • Auzitegi Nazionalak iheslari eta deportatuen gaur egungo egoera juridikoaren inguruko informazioa beraien abokatuei ez ukatuz.
  • Torturarekin kutsatuta dauden sumarioak bertan behera utziz.
  • Preskripzioaren kontaketa mendeku eta errepresioaren kriterioekin egiteari utziz eta era ordinario batean gauzatuz.
  • Inongo oinarri juridiko eta legalik ez duen deportazioarekin amaituz.
  • Etxera ekarriz iheslari eta deportatuak beraien adina eta osasun egoerak hala eskatzen duetenean.

Lau neurri horiekin bakarrik uheslari eta deportatuen %80k etxerako bidea hartuko luke.

“Orain dela egun batzuk, Pedro Sanchezek esan zuen egoera politikoa ez dela berdina, eta poltika penitenziarioa aldatzeko garaia zela. Egia da. Baita iheslari eta deportatuekiko Estatuak erabili duen politika ere. Hemen planteatu dugun errez aplikatu daiteken neurri batzuk. Inongo aldaketa legalik, inongo negoziazio eta akordio politikorik eskatzen ez duten neurriak dira”, adierazi du Aizpuruk.

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s