Toronton aurkeztuko da Igorreko Bizi taldearen esperientzia

Igorreko BIZI esperientzia abuztuaren 8tik 14ra arte Toronton egingo dan 14. Nazioarteko IFA Kongresuan parte hartzera gonbidatua izan da,

Euskadi Lagunkoiaren webgunean, elkarrizketa egin deutsoe Itsaso Bengoetxea, Igorreko Bizi Batzordea ekimeneko taldekideari. Hemen daukazue:

Bizi2016-2018_2.jpg

Itsaso Bengoetxea, Igorreko Bizi Batzordea ekimeneko taldekidea, izango da egindako lana aurkezteaz arduratuko dena abuztuaren 8an

Zeintzuk uste dituzu direla aurkeztuko duzuen proiektuaren gakoak?
Nekazal guneetako herri txikietan, lagunkoitasunaren inguruan egin den lana nabarmendu nahi dugu, seguruenik, gure herria bezalakoetan, besteek baino euskarri tekniko eta ekonomiko gutxiago ditugu baina, horrelako proiektuak sustatzen laguntzen diguten beste giza faktore batzuk ditugu: pertsonen gertutasuna, zuzeneko tratua, bizilagunekin enpatia izateko gaitasun handia…

Nola bizi duzue aukeratuak izatearena?
Hasieran ilusio handiarekin.
Baina, denbora pasa ahala, hainbat oztopo eta atzerapenekin aurkitu gara finantzaziorako laguntzei lotutako administraziotik jaso behar genituen erantzunetan etab. Eta jaso ditugun emaitzen gehiengo hori gainera negatiboak izan dira. Baina, horrez gain, ez dugu hasieran genuen sen eta grin hori alde batera utzi, Nazioarteko kongresu honetan Igorreren kasua azaltzeak, Bizkaiko udalerrian lagunkoitasunaren alde egiten ari dena ikusarazteko balioko duela pentsatzen baitugu. Bestalde, gure parte-hartzea gure inguruko beste herriek lagunkoitasun proiektura batu eta parte hartzeko katalizatzaile modukoa izan daitekeela pentsatzen dugu. Hitz batez esanda, ezinbestekoa iruditzen zaigu gure parte-hartzea sustatzea normalean hiri handietan garatutako makro proiektuak bakarrik aurkezten baitira horrelako ekimenetan.

Zeintzuk hartuko duzue parte Igorreko aurkezpenean?
Aurretik aipatu dugun gertaerek sortutako errekurtso ekonomikoen urritasunak, Torontora ordezkari bakarra joatea eragin du, Itsaso Bengoetxea, BIZI BATZORDEA taldeko kidea. Hala ere, saio horretan ipiniko den bideo bat egin dugu, bertan proiektua osatzen dugun pertsona helduen testigantzak agertzen dira.
Igorre Euskadi Lagunkoia ekimeneko garapenaren barnean dagoen udalerri aktiboa da.

Noiz batu zineten ekimen honetara?

Orain dela 6-7 urte herriko jubilatuen elkarteko zuzendaritza kideen aldaketa egon zen. Pertsona dinamiko, aktibo eta geldiezinen junta berri horrek, ordurarte adineko pertsonentzako garatzen ziren proiektu eta ekimenetan aldaketa bat eragin zuen eta ordutik aurrera udalerriko puntu angularra izatera pasa ziren (festetan, euskararen egunean, olentzerotan… parte hartze zabala). Kolektibo moduan beraien parte-hartzea errebindikatzen hasi ziren eta egonezinak azaltzen hasi ziren udalerri desberdinek osatzen zuten foroetan parte hartuz (NAGUSIAK). Bilbon ospatzen ziren bilera hauetatik, hiriak pertsona nagusiekiko lagunkoiak bilakatzea proposatzen zuen OMEko proiektuan parte-hartzeko proposamenarekin etorri zen jubilatu talde bat. Beraien proposamen hori udaletxera eraman zuten eta honek ez zuen dudarik izan proiektua babesteko, 2016ko ekainean Dublingo deklarazioa onartu zen udal plenoan eta OMEren nazioarteko sarera batu ginen. Azkenik, 2016ko irailean hasi ginen diagnosiaren fasearekin.

Zein puntutan zaudete Torontoko kongresuaren aurreko momentu honetan?

Akzio plana garatzen ari garan eta udararen ondoren udaletxean aurkeztu nahi dugu 84 ekintza lerro biltzen dituen proiektua. Garapenean erabilitako metodologia ere parte-hartzailea izan da eta fase honetan zehar ere, diagnosi faseko proiektu eta neurri batzuk inplementatzen joan dira.

Ze egitura du zuen lan taldeak?

Alde batetik BIZI BATZORDEA talde eragilera dugu, 15 pertsonaz osatutako taldea da eta aldi berean, proiektu konkretu batzuetaz arduratzen diren azpi komisioak ditu eta bestalde, urtean lagunkoitasun talde osoak parte hartzen duen BIZI HANDIA izendatzen ditugun 2 bilera egiten ditugu, bertan, proiektuaren egoera eta garapenaren inguruko informazioaren feedbacka jasotzen dugu.

Zeintzuk dira denbora labur, ertain eta luzerako proiektuak?

Alde batetik, talde bezala hazteko helburua dugu, Igorreko biztanleei egiten duguna helaraztea, BIZI taldea egonkortu eta bere bideragarritasuna etengabe sustatzea.
Bestalde, OMEk proposatutako 8 eremuetako planifikazioa egiten jarraitzea eta udaletxearekin kolaboratzen jarraitzea planaren garapena eraginkorra izaten jarraitu dezan.
Azkenik, beste udalerriek indarrak batzea proposatzen dugu, inguruko udalerrien artean inongo arazo tekniko gabe elkar eragin dezakegun euskal sare bakarraren sorkuntza sustatu beharko litzatekela uste dugu, izan ere denbora bat da guk hau martxan jarri genuenetik (esperientziak elkar banatzeko, beste udalerri batzuk bisitatu ditugu eta beste udalerri batzuk gu bisitatu gaituzte) baina, gaur egungo teknologia berriekin, horrelako ekimenak modu arinago batean egin ahalko zirela uste dugu.

Euskadi Lagunkoia ekimenaren harira, zein aholku emango zenioke Igorreko biztanleriari?

Aholkatu baino gehiago, proiektu hau pertsona guztiek egindakoa eta pertsona guztiei bideratutakoa izatea nahi dugu eta horregatik, gure proiektua herrian helarazten eta herritarrak bertan parte-hartzera animatzen jarraituko dugu.

udalaren webgunea.png

Igorreko Bizi proiektuaren inguruan sakondu gura izanez gero, Igorreko Udalaren webgunean topatu ahal izango dozue dokumentazinoa: diagnostiko parte-hartzailearen emoitzak, diagnostiko mapa, zabalpenerako eragileakaz egindako saioa, nagusien ginkanako emoitzak, adinarteko saioa edo 2018ko plangintza (beheko irudian).

3. 2018koPlangintza-Bizi 2

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s