“Gaztetxearen defentsan herria kalera”. Kiñuren aldeko manifestazinoa bihar #igorre

Igorreko Kiñu Gaztetxearen facebookean irakurri dogu albistea.

🔥🔥 ADI!! 🔥🔥
Eguen goizean, inongo abisu eta baimen barik, gaztetxeko zerrailak aldatu deuskuez. Horren aurrean, GAZTETXEAREN DEFENTSAN HERRIA KALERA. Partida ez da bukatu! ✊🏻

20171111 Kiñu manifa

Igorreko EH Bilduk babesa erakutsi deutso mobilizazinoari, twitter bidez.

Kiñu EH Bildu

Kiñukoek urriaren 20an egin eben kurtsoko lehenengo ekimena, Borrokan eta Meido musika taldeen kontzertua.

Honetaz aparte, Kiñu SCAPE proiektua be ipini dabe martxan, facebookeko orri propioagaz.

SCAPE room

Uckaia eta Zeinkek joko dabe barikuan Kiñun #igorre

Indarragaz hasi dabe Kiñu Gaztetxekoek kontzertuen denboraldia. Urtarrilaren 13an Txuma Murugarren entzuteko aukera eukin genduan, eta hamabost egun beranduago dator bigarrena.

Inguruko talde bik joko dabe bertan. Zeinke eta Uckaiak. Azkenengo honek diskoa aurkeztuko dau kontzertuan, “Zer?” izenburua daukana.

Kontzertua doan izango da eta 20:30ean hasiko da, datorren barikuan. Eskualdeko taldeari bultzada emoteko aukera paregabea gaztetxeko kideen eskutik.

20170127-kontzertua-gaztetxean

Umeentzako sukaldaritza ikastaroa eta Rafa Rueda, Kiñuren kurtso-hasieran

Barikuan egin eben kurtso-hasiera Igorreko Kiñu gaztetxean. 18:00etan ateak zabaldu, 18:30etan umeentzako sukaldaritza-tailerra eta 20:30ean, Rafa Ruedaren kontzertua. Bakarrik aritu zan musikoa, bere kitarraren laguntza soilagaz.

Giro goxoan, gustora entzun genduan mungiarraren musika, bakarreko ibilbidearen laburpena egin ebana, euskal literaturaren klasiko batzuk gurera ekarriz, Arestiren “Egia bat esateagatik” esaterako. “Goizean argia hastian” kantaren bertsinoa egin eban, besteak beste.

Gure partetik, gaztetxeko kideak zoriontzea herritarrari aukera barriak emon eta herriari bizitza emoteagaitik. Hurrengoan be joango gara!

bat