Ordenantza fiskal barrien inguruko informazinoa etxeko buzoian #igorre

Igorreko Udalak aldatu dauzen ordenantza fiskalen gaineko azalpena jaso dau eskuorri batean, euskaraz eta gaztelaniaz. Etxeetara buzoneatu dau azken egunotan.

IBertan, IBI edo Ogasun Higiezinen Gainezko Zerga eta Lur Publikoaren erabilera pribatua egiteagatik egongo diren tasa barrien inguruko infomazinoa topatu ahal dogu.

20160705 orria IBI

20160705 Orria IBI -2

 

Plenoan: tasak, txabolak, aparkalekua

Azkenengo plenoan tratatutako asuntoak honeixek izan ziran:

Jarduera eta establezimentu tasak errebisatu ziren alde batetik; bestetik ganadu txabolak egiteko arauak onartu ziren; beti be buru gitxi batzuk direneko kasuetakoak.

Hortik aparte hilerriko tasak be aldatu egin ziren, orain arte Igorregaz ezelako errelazinorik euki ez dabenak ezin izan dira Igorren lurparatu. Orain, horren inguruan egondako eskari baten ondorioz, posible izango da.

Azkenik, Jubilatuen atzean kotxe aparkalekua egin ahal izateko pausoak aurrera daoz. Goiko administrazioak eginiko zuzenketa eta errekomendazioa batzuk dokumentuan sartu dira eta horrela egitea erabagiten danean oztopo barik egingo dau aurrera priektu honek.

Eta hauxe emon eban astelenekoak, hurrungo batera arte !