2009/11/24 by igorresarean
Badira aste batzuk Rugalkabaren esbirroek Ezker Abertzaleko hainbat kide ezagun atxilotu ebezala. Aste batzuk beranduago oso argi ikus daiteke orduko atentatuaren zergaitia. Ezker Abertzaleak erabaki sendoa hartua dauka prozesu demokratiko bat abiatzeko gure herrian. Prozesu demokratiko zeinaren ondorioz, Euskal Herriak normalizazio politikoa eskuratu dauen. Pakea lortu gure izateagaitik atxilotu eben. Agian pentsau dabe gazteria erasotuz, euren helburak errazago lortuko dabezala… ez dabe herri hau ezetuten… Horrela bakarrik uler daiteke gaur eginiko astokerie.
Kontue da jazoera deitoragarri horien gainetik, Ezker Abertzaleak ez dauela eritziz aldatu eta ez hori bakarrik, atzo jakin izan genuena lez, badira beste indar politiko batzuk bide beretik joan gure dabela. Eusko Alkartasunak argitaraturiko txostena oso argia da puntu honetan.
Eta Estatuak dakien bakarra egiten dau hau guztiari erantzuteko eta lehertzen saiatzeko. Aurreko barikuen bete ziren 25 urte Espainiako indarrek Santi Brouard erahil ebela eta 20 Josu Muguruzagaz bardine egin ebenetik, beti be edozein bake saiakera neutralizatzeko.
Aurreko asteko astelehenean, Guardia Zibilak ei ziren kaputxadun batzuk Andoni Akesolo gazteagaz egindakoa. Bizitzaren kasualitateak, Espainiaren egitasmoaren aurrean gero eta belaunikatuago dagoen Igorreko PNV-ek Benemeritaren aldeko mozio bat udal plenoan aurkeztu eban egun berean. Ikusgai dago Andoni Akesologaz be halako sensibilidadea izango daben…
Egoera honetan, datorren barikuan Igorren burutuko den manifestazioak, askoz garrantzi handiago hartu dau. Bertan egongo gara.
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN | Leave a Comment »
2009/11/24 by igorresarean
Bihar da, azaroaren 25ean, Andrazkoenganako Biolentziaren Kontrako Eguna. Arratiako udal batzuk (euren artean Igorrekoak) eta eskualdeeko andrazkoen taldeek gaiaren inguruko programazinoa osatu dabe. Honen barruan dago biharko kontzentrazinoa. 19:00etan izango da, Kultur Etxe parean.
Arlo honetan asko aurreratu da azken urteotan, baina beste horrenbeste dago egiteko. Zoritxarrez, mobilizazinoak ezinbestekoak dira ondino.
Posted in ARRATIA NEWS | Tagged andrazkoak, Arratia, azaroak 25, biolentzia, emakumeak, indarkeria, matxismoa, sexismoa | Leave a Comment »
2009/11/23 by igorresarean
JAZARPEN POLIZIALARI STOP!
Utzi Arratia bakean
MANIFESTAZIOA IGORREN
Azaroak 27, barikua, 19:00etan, Udaletxe aurretik hasita
Posted in ARRATIA NEWS | Tagged Arratia, Igorre, jazarpen poliziala, manifestazioa | Leave a Comment »
2009/11/18 by igorresarean
Holan hasi leiteke Villacorvejo de Abajo-ko ume bateri bere Lengua Española-ko irakasleak agindu ahal deutsan idazlana. Umeak, lehenengo eta behin bere naziotasunaren inguruan hausnartu beharko leuke eta ostean bere sentimenduak idatziz azaltzen saiatu.
Kontua da, Euskal Herria, Katalunia, Galiza edota beste hamaika kasuan ez bezala, sano gatxa dala “española izatea” zer dan azaltzea, eta horregaitik, espainiarren sentimendua lau berbetan laburbildu leiteke: Erregea, Guardia Zibila, “Estankera” eta Futbol Selekzioa. Ez dago besterik, lagunok ez dago besterik.
Gaur, beharrerako bidean, erabat ilegitimoa dan Gasteizko legebiltzarrak hartutako azken erabakien inguruan etorri naz hausnartzen. Borbon erregearen gabonetako berbaldia entzun ahal izango dogu euskaldunok ETB-n, Polizia autonomikoari ikurrina eta txapela kendu eta Espainiako polizia nazionalenantzerako biserak eroango dabez aurrerantzean eta Espainiako futbol selekzioaren partiduak euskal lurraldean, bertako moduan jokatzeko eskaria. Piperpotoaren aldeko beharra aurreratuta euki eurien Aresen gobernu okupako partaideek. Aurreratuta dinot Azkunak, Bilboko udalean, Izaskun Bilbaok Gasteizko legebiltzarreko atarian, Durangoko alkate jeltzaleak (Jangoikoa Eta Legezarra) Durangoko udalean eta ipini eurielako, PPSOE-koei beharra kenduta.
Holan ulertu behar doguz erabaki guzti honeik. Normalizazino politikoaren kontrako ekintzak dira. Ezker Abertzalea, hain pauso garrantzitsu bezain erabakigarria emoten dabilen honetan, Aresen gobernuak, bere gerra estrategia espainolizantea arindu dau. Agian denbora amaitzen jabilkolako…
Txarrena, betiko legez, ez dira espainolen esanak eta ekintzak. Txarrenak, ustez beste aldean dauzenek esaten eta egiten dabezanak dira. Azkuna, Bilboko alkate espaniol konstituzionalistak , poz-pozik agertu da Bilbon Espainiar futbol selekzioaren partidak jokatzeko aukera zabaldu ei dalako. Hor egongo zan Azkuna ezin pozago San Mameseko palkoan Errege Borboiagaz txunda txunda entzuten, ultra-surrekoek “Ehpaññña, Ehpaññña” ohiukatzen daben bitartean… Joseba Arregi PSOE-ra joan jakien, baina nire ustez Azkunak, “Azcuna” bihurtuko dau abizena eta Don Marianoren alderdira joango jakie normalizazioan sakontzeko.
Ai, Egibar, Joseba Egibar. Zure alderdia Urkullu eta enparauen atzaparretatik kentzeko ez dozu bide errazik izango baina egiten ez badozu ez dakit zer demontre izango da zuen alderdiaz urte batzuk barru. Zorte on! Edozein kasutan eta ezin badozu hor nonbait sukaldatzen dabiltzan Euskal Herriko independentisten bilgune horretan ondo hartuko zaituenaren segurtasun osoa dekot. Bejondaizula!
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN | Tagged ares, EAJ, Ezker abertzalea, guardia zibila, Ilegalizazioak, Joseba Egibar, Patxi Lopez, PNV, PP, PSOE, Urkullu | Leave a Comment »
2009/11/17 by igorresarean
Horixe sentitu dogu gaur egunkariak irakurtzerakoan. Berria , Gara eta Begitu.org-en dator notizia. Arratiako lau gaztek poliziaren aldetik jarraipenak salatu dabez. Agerraldia egin eben atzo Igorren. Euretariko batek, lau kaputxadunen erasoa jaso eban beharren ebilen taberna isten egoala, goizaldean. Guardia Zibil moduan aurkeztu, pistola bategaz mehatxatu, ukabilkada pare bat emon eta kolaboratzeko eskaria egin eutsien, eskualdeko zenbait gazteren izenak aipatuz. Horixe gertatutakoa.
Blog hau egiten dogunon eta JUNTEAren partez babes osoa erakutsi gura dautsiegu jazarritakoei. Ezker abertzalearen apustuaren aurrean biluzik gelditzen da Estatuaren estrategia errepresiboa. Gure herria erasotu dabe, gure jendea erasotu dabe. Ez gara ez isilik ez geldi geratuko eta “Jazarpen politikoari STOP, utzi Arratia bakean” ohikatuko dogu, 27ko manifestazinoan eta behar dan leku guztietan. Hau danon kontua da, eta danori jagoku erantzutea. Errepresinoaren kontrako herri-harresia eraikiteko ordua heldu da.
Posted in JUNTEA | Tagged Arratia, erasoak, guardia zibila, Igorre, jazarpen poliziala | Leave a Comment »
2009/11/13 by igorresarean
Ohar hau heldu jaku:
Astelehenean hasiko da Garazi Aldanaren kontrako epaiketa Parisen
Aldana Ana Petralanda iheslari dimoztarraren alaba da
Garazi Aldana eta beste zazpi herritarren kontrako epaiketa azaroaren 16an hasiko da Parisen. Ana Petralanda dimoztarra eta Anjel Aldana gorozikarraren alaba da Ziburun jaiotako 28 urtetako gaztea. 2003ko abenduaren 4an atxilotu zuten Mont-de-Marsanen.
Urtebete egon zen preso frantses estatuko kartzela ezberdinetan; Fresnes, Nantes eta Versallesen hain zuzen ere. Baldintzapeko askatasunean askatu zuten, baina Pirineo Atlantikoetako departamentutik ateratzeko debekuarekin eta poliziaren komisaldegian aldian behin sinatzeko beharrarekin.
Zortzi euskal herritarren kontrako epaiketak hamabost egun iraungo ditu baina ez dakigu
Garazik noiz deklaratu beharko duen. Senide eta lagunak epaiketara hurbilduko gara eta
berarekin egoten ahalegindu.
Arratian, 2009ko azaroaren 12an
Ana Petralandaren senide eta lagunak
Posted in ARRATIA NEWS | Tagged Ana Petralanda, Anjel Aldana, Arratia, epaiketa, Garazi Aldana, iheslariak, presoak | Leave a Comment »
2009/11/10 by igorresarean
Sahararekiko Alkartasun Gaua antolatu eben lehengoan Lemoan, Gaztetxean. “Menditik desertura askatasunaren bidea eraikiz” izan zan aukeratutako goiburua, eta eskaintza, ezin oparoa. Ukatutako herria da Sahara, potentzia handien jostailu izan dana luzaroan, bere askatasunaren eta burujabetzaren alde burrukan dabilena. Basamortuko kanpamenduetako egoera ez da samurra. Hori dala eta, 4×4 ibilgailu bat, erropak eta botikak eroango dabez hilabete honen amaieran Arratiako hiru gaztek. Ekimena finantzatzeko helburuagaz antolatu zan zapatukoa eta emoitzak bikainak izan zirean. Kokoteko eta Saltxitxas Lou-ek osatu eben eskaintza musikala, kontzertu txukunak eskainita (euskal talde mitikoen bertsioak barne!) eta bitartean, enkante mundiala. Aurkezle bikainek, opari eleganteek eta hurreratutakoek giro ezinobea sortu eben. Erregaluen artean kirolarien kamisetak, Harriketar-en bategaz afaria, Lemoa Tudei (ia) guztien bilduma digitala, erropak, ortuariak… Diru-bilketak antolatzaileen espektatibak hobetu ebazan. Berba bitan, alkartasuna ondo pasatuz.
Posted in ARRATIA NEWS | Tagged Alkartasun gaua, enkantea, gaztetxea, harriketarrak, karabie, Kokoteko, Lemoa, Lemoa tudei, LT, Sahara, Saltxitxas lau | Leave a Comment »
2009/11/06 by igorresarean
Enpresako komitearen iturrien arabera, Ormazabaleko beharginek, grebara joko dabe barriro be, lan hitzarmenaren negozioazioak etenda gelditu baitira. Grebak hile hontako hainbat egunetan burutuko dire, hala nola, 11,12,13,18,19 eta 20-an, eta egoera blokeatuta jarraituz gero, mugagabeko greba burutuko eben 23-tik aurrera.
Energi-sektorerako osagai elektrikoak ekoizten dauz enpresa honek eta nahiz eta iaz 50 milioi euro irabazi, beharginen eskubide eta eroste-ahalmenaren kontrako neurriak hartu gura dauz euren eskariak kontutan hartu barik.

Posted in ARRATIA NEWS | Tagged Arratia, greba, Igorre, Negarra, Ormazabal | Leave a Comment »
2009/11/05 by igorresarean
Horrela deitzen da blog honetako sail barria. Blog honetan parte hartzen dogunok, ezker abertzalearen barnean eztabaidatzen dabiltzaten txostenaren eztabaida txoko honetara be ekarri gura genduke, eta horregaitik sortu dogu sail barria.
Gaurtik aurrera gure blogean idazten dabenak, txostenaren inguruko hausnarketak egiten hasiko dira sail horren barruan eta denok edukiko dogu eurei erantzuteko aukera eta txostenaren inguruan edozein ekarpena egitekoa be.
Gure aurkezpenean esaten dogun legez, hau Igorreko abertzale ezkertiarren txokoa izan gura dau eta bide horretan urratsak emoten jarraituko dogu. Euskal Herriak Ezker abertzale indartsu eta dinamiko bat behar dau eta guk, gure apaltasunean aportazio txiki hau egin gura dogu. Ah, eta eskerrik asko bloga bisitatzen dozuen denoi.
Posted in JUNTEA | Tagged Arratia, Ezker abertzalea, Igorre, igorre sarean, Txostena | Leave a Comment »
2009/11/04 by igorresarean
Batzutan, Euskal Herrian gertatzen direnak, fikzioa ematen dabe. Gaur beharreko bidean, zergen bidez kentzen deuskuen diruaren inguruan etorri naz hausnartzen. Jakina da, kentzen deuskuen dirutik zati handi bat Madrilera doala, Espainiako erret etxearen gastuak ordaintzeko, armadak erosi beharreko tankeak eta hegazkinak ordaintzeko eta abar luzeegi bat. Igorreko kiroldegian egiten diharduten baharrak ordaintzeko, Madrilera joandako gure diruaren zati bategaz ordaintzen dabiz. Kontua ez da Zapaterok opari bat egin deuskula, ez jaun andreok, kontua da kupoaren bidez eroan eben gure diruaren zati bat hona bueltatu dala sozialistoek eginiko ez dakit zein ñ planagaitik.
Erratuta dago, beraz nahiko espainola dan nere auzokide bat, Igorreko ezker abertzaleak Espainaren dirua onartu dauela dionean. Ez jauna, gure dirua da hori. Zergen bitartez kendutako diruaren beste zati bat EAE-en gelditzen da, eta administrazio ezberdinek kudeatzen dabe, Gasteizko “gobernuak”, hiru diputazioek eta udaletxeek.
Oraintsu gertatzen dabilena oso larria da. PNV-ek, PSOE ta PP-gaz sinaturiko akordioaren arabera, bakoitzak eskual libre izango dauz euren txiringitoetan gure daben beste txapuzeatzeko. PNV-ek ez dau ezetz esango Aresen gobernuaren aurrekontuari, zeina jasotzen dauzen euskara eta euskal kulturarentzako murrizketa nabarmenak. PNV-ek ez dau ezetz esango Nafarroako ikastoleentzako laguntzak kentzeari…
Egia esan, PPSOEk ez dabe holangorik behar euren kontuak aurrera ateratzeko, Gasteizko parlamentuan gehiengo osoa baitaukie. Arazoa da, ez dala diputazioetan gauza bera gertzatzen, eta Urkulluren alderdiak bere txokoak blindatu guara dauz. Horrela San Mames barriarentzat 160 milioi euro zihurtatuko dauz nahiz eta Aresen gobernuak oso argi ez ikusi eta gauza bera Urdaibai apur bat gehiago izorratuko dauen museo barriagaz. Aresen gobernuak ez dau ekimen hau erabat babesten, baina Josune Aristondok milioi bat euro gastatuko dauz honen inguruan egin beharreko txostenetan.
Jakin badakigu Construcciones Olabarri dala AHT-ko beharretan dabilen enpresetariko bat, eta Bilbon egoitza dauen enpresa honek lotura estuak dauezala Urkulluren alderdiagaz. Eta Josune Aristondok agindutako txostenen egileen enpresak?. San Mames barria nortzuk egingo dabe? Bizkaiko enpresak esan eban Jose Luis Bilbaok. Jakina eurenak, jakina baita Makuaren junta ia osoa eraikuntzaren negozioetan dabilela…
Asko dago jokuan dagoena , dirua. Urkulluren alderdian gehien estimatzen dana dirudienez. Horregaitik onartuko dau alderdi jeltzaleak (jaungoikoa eta legezarra), onartu beharreko dana, euren txiringitoetan egiten uztearen truke. Horrela oposiziorik ez da egongo. Oposizioa kalean dago, Euskal Herriak bizi dauen egoera konpondu gurean. Oposizioa, dagoen kakaren alternatiba da eta ezker abertzale indartsua besterik ezin da izan.
Posted in BEHARRERAKO BIDEAN | Tagged ares, Arratia, EAJ, Ezker abertzalea, Igorre, Kupoa, Patxi Lopez, PNV, PP, PSOE, Urkullu | Leave a Comment »
Older Posts »