Via Campesinako ordezkariak Arratiako proiektuak ezagutzen ibili zirean uztailean, erreportajea Begitu-n

Uztailean egin eban Via Campesina milioka nekazari batzen dauzan erakundeak bere Nazioarteko Konferentzia. Euskal Herritik, EHNE sindikatua bertako kidea da eta oraingoan, Euskal Herrian antolatu dabe kontinente ezberdinetako ehundaka ordezkari alkartu dauzan Konferentzia.

Derion izan da eta bertaratutakoek, batzartzeaz gain, gure eskualdea bisitatu eben, beste askogaz batera.

Abuztuko Begitun gaiaren inguruko erreportaje interesgarria osatu dabe, gure herriotako hainbat egitasmo ezagutzeko aukera emoten deuskuna, elikadura burujabetzaren ingurukoak asko. Igorren , Kiñu gaztetxean bazkaldu eta Igitie Arratiako Baserritar Agroekologikoen proiektua aurkeztu eutsien.

20170801 Via Campesina_120170801 Cia Campesina_2

 

Utzi iruzkina